Beste mundu posible baten aldeko erakusketa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Calcuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako erakusketa, Hernaniko Kooperazio taldeak lagunduta, ikusi daiteke Biterin, urriaren 15era arte. Erakusketa hau, datorren astean egingo diren TTIParen inguruko jardunaldiekin batera antolatu da. Bertan, Calucata Ondoan-ek azaltzen duenaren arabera, «agerian utzi nahi da gure egungo garapen ereduaren bidez, batzuetan, ohartu gabe, egungo mundua betikotzen laguntzen ari garela; hau da, merkatuaren arauak, dirua eta kodizia lehenesten ari garela, benetan garrantzia duena bazterrean utzia: pertsonak, bizia, ingurumena eta ezinbestekoak diren beste balio batzuk».

Argazki paraleloak
Erakusketa osatzeko, argazki lehiaketa bat jarri zuen mar­txan Calcuta Ondoan-ek, he­rrialde aberatsek «dagokien erantzukizuna erakutsi zezaten, herrialde pobretuetan dauden injustizia eta diskriminazio errealitateekiko, eta ho­rrenbestez, globalizazioaren ondorio kaltegarrriei buruzko hausnarketa eta espiritu kritikoa sustatzeko».
Horretarako, Fernando Mo­leres eta Sergi Camara argazkilariek beren lanak utzi zituzten, eta lehiaketako partehartzaileek haietan oinarritutako argazki paraleloak atera zituzten.
Argazki horiekin, «ikuslearen begirada kontzientea bilatu» nahi izan dute, baita ere, eta horretarako, aurpegi ba­tzuk lausotuta ageri dira: «adingabeen intimitatea ba­bes­teko legea ez dugu kontuan hartzen errealitate bidegabe batzuei buruzko informazioa emateko, eta adingabe horiek ere izan beharko lukete eskubide hori».

Hitzaldia eta bi mahai inguru, datorren astean
Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikori, TTIPari buruzko jardunaldien barruan antolatu da erakusketa. As­te­artean, Julia Martíren hi­tzaldia izango da, eta asteazken eta ostegunean, mahai-inguru bana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!