«Azaroaren 10a biktima guztien oroimenerako eguna izatea nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Memoriaren Eguna da azaroaren 10a, eta «Astigarraga Me­moriaren Egunera atxikitzen den lehendabiziko urtea izango da aurtengoa», Udalak jakinarazi duenez.  «Udal gober­nu­­a­ren ekimena aho batez onartu zen urriaren 6an egin zen Gizarte Zer­bi­tzuak, Giza Eskubideak eta Enplegu ba­tzorde informatiboan». Hori horrela, azaldu du: «udal gobernu honek, azaroaren 10a biktima guztien oroimenerako eguna izatea nahi du. Egun horretan, eta errespetu osoz biktima guztiei egiten diegun omenaldi gisa, Astiga­rragako bandera masta erdian egongo da».

Astigarragan, lau biktima
Irailaren 4an Bilbon izan zen Jesus Mari Santos Astiga­rra­ga­ko alkatea, Iñigo Urkullu le­hen­dakariak eta Jonan Fer­nan­dez, Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkariak deituta, EAEko beste 127 udalerritako alkaterekin. Azken 50 urteetan herri horietan izan diren eraildako biktimak zein diren jasotzen duen dokumentua eman zieten: Jaurlaritzak landutako Euskal kasuan izandako bizi­tzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960-2015) txostena, hain zuzen. Astigarragako lau biktima jasotzen dira bertan: 1978an poliziak su-armaz hildako Joseba Barandiaran Urkola; 1979an GAE eta BVEek tirokatu zuten Tomas Alba Irazusta; 1984an GALek tiroz hildako Bixente Perurena Telletxea; eta 1985ean GALek su-armaz hildako Agustin Irazustabarrena Urruzola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!