Ordutegi berezia atletismo pistan, Behobia-Donostia prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

geroz eta gertuago dago azaroaren 8, Behobia-Donostia lasterketa ospetsuaren 51garren edizioa. Dozenaka hernaniar animatu dira aurten ere, parte hartzera  eta geroz eta nabarmenagoa da, herrian barrena entrenatzera ateratzen den ko­rr­ikalari kopurua. Asko dira baita ere, Atle­tismo pistan en­trena­tzen dutenak; eta horri eran­tzuna eman na­hian, jakinarazi dute pistak ordutegi zabalagoa izango duela: goizeko 05:30­etatik gaueko 23:00ak arte. 
Aurten ere, autobus zerbi­tzurik ez da faltako, lasterketa egunean Behobiara joateko. Atle­tismotik jakinarazi dutenez, zabalik dago izena emateko zerrenda. Atletismo pistara jo behar da, 19:00-20:00ak bitartean.

Hernaniarrak bikain, Calan de Castillako ultran
Atzera eginez, joan den asteburuan Palentziako Canal de Castilla ultran izan ziren atleta hernaniarrak . Lehenengo edizioa izan zen joan den astekoa, eta Eva Esnaola nagusi izan zen emakumezkoetan; 9 ordu eta 57 minutu behar izan zituen lasterketak zituen 107 kilometroak egiteko. Manu Irastorza hernaniarra ere bertan izan zen, eta 41garren postuan bukatu zuen lasterketa, 15 ordu eta 10 minutuko denbora eginda. 
Lasterketa luzeaz gain, distantzia motzeko bat ere izan zen jokoan, eta 19 emakume hernaniar animatu ziren. Rosi Arregi hernaniarrak lasterketa bikaina egin zuen eta garaikurrarekin itzuli zen etxera, laugarren postua eginda. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!