EH Bilduk 12 proposamen egin ditu arautegi fiskala aldatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Uztailean onartutako arautegi fiskalari alegazioa aurkeztu dio EH Bilduk, prentsa oharrean jakinarazi duenez; tasa eta zerga nagusien izozte proposamenarekin bat egin du, baina 12 proposamen egin ditu.

Etxe hutsen alokairua
Bonifikazioak proposatu ditu EH Bilduk, etxe hutsak aloka­tzen dituztenentzako, eta errekargoa, etxe hutsak manten­tzen dituztenentzako. «EH Bil­du­ren ekimenari esker, eta alo­kairu soziala bultzatzeko, dirulaguntza pakete berritzailea jarri zen eskuragarri. Hor­taz, etxe hutsak izateko arrazoi gutxiago dagoela uste du­gunez, udalak etxebizitza ho­riek merkaturatzeko dituen ba­liabideak erabili behar di­tu­e­la uste dugu. Hala ere, EAJren udal gobernuak aurkako iri­tzia duela jakin dugu, egin duen alegazio bakarrean, errekargua erdira murriztea proposatu baitu».

Herri bideak kaltetzeagatik, presio fiskala
Era berean, «lur betelanetan, basogintzan eta obran ibiltzen di­renentzako tasa gehigarri­ak» proposatu ditu EH Bilduk, «guztionak diren bideak erabiltzeagatik eta inguruko bizilagunei sorrarazten dizkieten enbarazu eta eragozpenengatik». Baina herriko nekazari eta abeltzainak kontuan izan dituztela azaldu du: «jarduera zabaltzeko edo hobetzeko egiten dituzten obretarako %90eko bonifikazioa aplikatzeko eskatu dugu».

«Gehien dutenek, esfortzu gehigarri bat egin behar dute»

Promotoreak, finantza erakundeak eta terrazak
Azkenik, promotoreek egiten dituzten lanak jasotzeagatik «tasa berri baten sorrera» aurkeztu du, eta «iaz sortu zen ta­sa­ri jarraipena emateko, fi­nan­tza erakundeek kalean dituzten kutxazainei aplikatzen zaien tasan igoera» planteatu du. Bestalde, tabernen terrazen erabilera finkoaren zergapetzearen inguruko hausnarketa ere eskatu du alderdiak.

Kohesio eta justizia soziala
EH Bilduren ustez, «kalitatezko zerbitzu eta sistema publiko sendoa izateko, beharrezkoa da diru sarrera egonkorrak bermatzea». Horregatik, azaldu du, «elite ekonomikoek eta gehien dutenek esfortzu gehigarri bat egin behar dutela uste dugu, kohesio eta justizia soziala ziurtatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!