Datorren astean Hernani animatzera joan nahi?

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

JOAN den asteko garaipena eta ge­ro, hurrengo partiduan du Her­nanik burua. Asteburu la­saia dute oraingoa, eta atse­denaldi hori aprobetxatuko dute, Santanderreko Bathco rugbiren kontrako partidua prestatzeko. Partiduko lekua, fetxa eta ordua zehaztu dituzte: Santanderren jokatuko da, dato­rren igandean, eguerdiko 12:00etan. CD Hernanik ja­kinarazi duenez, Santan­de­rrera joateko autobusa antolatu dute. Atsegindegitik aterako da goi­zeko 09:00etan, eta izena emateko epea zabalik dago. Zintzarrin dago zerrenda, eta 15 euro ordaindu behar dira; autobusa eta partiduko sarrera barne daude, prezioan. 

Lau taldek partidua, gaur
Talde nagusiak bezala, Her­naniko beste hainbat taldek ere, deskantsua dute asteburu ho­netan. Zehazki, jardunaldia izango dute lauk. 
Senior gizonezkoek Atletiko San Sebastianen kontra neur­tuko dituzte indarrak; Bera Beran jokatuko dute partidua, gaur, arratsaldeko 16:00etan. 
Kadete mailan, sub 18an aritzen den taldeak jokoan izango du Euskadiko Txapel­ketako bigarren jardunaldia. Escor Gaztedi taldearen kontra jokatuko du, Lakuan, 13:45etan
Infantil mailako taldeak ere, Euskadiko Txapelketako biga­rren jardunaldia jokatuko du gaur. Escor Gaztedi taldea izango du arerio, 12:30etan. 
Azkenik, Azerizaharrek, Se­moha taldearen kontra jo­katuko dute, 17:00etan Landaren.

Lau jokalari, S19rako deituak
Bestalde, Hernaniko lau jokalari deitu dituzte 19 urtez azpiko se­lek­zioarekin kontzentratzeko: Adrien Capdeville, Jon Ander Puer­tas, Anartz Elosegi eta Aitor Lukas. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!