Urteko xake txapelketarik inportanteena jokoan, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Udazkeneko igandeetan xa­ke partidek hartzen dute pro­tagonismoa Zumitza taber­nan. Aurten ere, hutsik egin gabe, martxan da Hernaniko Xake Txapelketa. Bihar joka­tuko da aurreneko jardunal­dia, eta azaroaren 22ko fina­lera bitartean, duten onena eman beharko dute parte hartzaile guztiek. Partida guztiak arra­tsaldeko 16:00­etan hasiko dira, eta jokalari bakoitzak ordubete izango du jokatzeko. Bestalde, gogoratu dute  jokalariek bi atseden hartzeko aukera izango dutela, aurreko igan­dean abisatuz gero. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!