Irrintziko pintxoa ere, tabernen arteko lehian

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Astelehenean hasi zen IV. Bakailu Astea, eta horren barruan, aurreko urteetan bezala, tabernen arteko bakailu pintxo lehiaketa jarri da martxan.
Hernaniko 21 taberna ari dira lehiaketan parte hartzen, eta tartean da Ereñotzuko Irrintzi taberna ere.

Urriaren 16ra arte, pintxoak probatu eta onena aukeratu
Astelehenetik ostiralera, urri­aren 16ra arte, izango da aukera tabernetako pintxoak probatu eta onenaren aldeko botoa emateko, euro baten trukean.
Aurten, Hernaniko Errugbi Elkartearen 50garren urteurrenarekin bat eginda, pintxoei errugbiarekin zerikusia duen izenen bat jartzeko eskatu zaie tabernariei.
Irrintzi tabernakoak errugbi jokalariek egindako giza proba izan du gogoan, eta 900 kilo, 50 plaza izena aukeratu du. Bertara gerturatu besterik ez dago, dastatzeko.

TABERNEN ARTEKO PINTXO LEHIAKETAKO PARTEHARTZAILEAK:

Tripontzi: Full Back bakailuz betea.
Deportibo: Melelau.
Aralar: Bakailao Mola pipar eta baratxuri beltzez babestua.
Joxe Mari: Landare.
Kixkal: Agapeko.
Goiz Argi: Landare berri.
Oindi: Uholdea.
Txilibita: Touche.
Rioja: Dena batean.
Zumitza: ‘If’ Izan Feminista.
Guria: Scrum.
Atxur: Albondidrop.
Kitto: Avant.
Gunea: Bultza Hernani.
Karrero: 3er Tiempo.
Rufino: Baka-Touche porru kremarekin.
Txoko: Bakailu bultzada.
Atxiki: Hirugarren zatia.
Horbel: Entsegua.
Tamer: Pintxo aniversario.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!