Epeleko errekan barrena, Udazken Kulturalean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Azaroaren 14ra arte hamaika ekintza, eta gehiago antolatu ditu Ola auzo elkarteak, Auzo Udalaren laguntzarekin, Udaz­ken Kulturalaren barruan. Lehengo larunbatean bizikletan igo ziren Aranora, urtero bezala, eta gaur, Epeleko errekan gora Zepadiko putzura joango dira, bisita gidatua egitera. Aranzadiko Botanika eta Herpetologia saileko kideak izango dira gidari. Goizeko 09:30etan jarri dute zita, Aranzadiko egoitzan, edo bestela, 10:00etan, Epeleko aterpean. Eguerdirako bueltan izango dira.

Izenemateak, irekita
Hainbat ekintzetarako izena eman behar da aurretik. Esaterako, datorren larunbaterako adinekoen egun pasa antolatu da, baina atzo bukatu zen izena emateko epea.
Bestalde, azaroaren 3 eta 5ean sagardo dastaketa egingo da Guillermo Castaños enologoak lagunduta, eta izenematea irekita dago, Auzo Udalean.
Azkenik, azaroaren 7an Leitzako Peru Harri museora joateko txartelak ere salgai daude, azaroaren 2ra arte, Auzo Udalean; autobusa, museora sarrera eta bazkaria sartzen dira prezioan.

Hileroko ekintzak
Udazken Kulturala abendura arte luzatzeko, berriz, hileko azken igandero mendi irteera egingo da, eta hirugarren larunbatero, patinetan ibiltzeko hitzordua jarriko da.

Gaur:
10:00, Zepadiko putzura ibilaldi gidatua.

Urriak 13, asteartea:
19:30, Nordic walking osasun jarduera hitzaldia, Xabier Madinaren eskutik.

Urriak 16, ostirala:
19:30, Bertsolari gazteen saioa: Eli Pagola, Beñat Iguaran, Unai Mendizabal eta Asier Azpiroz.

Urriak 17, larunbata:
08:00, Adinekoen egun pasa Lizarrara. (Izenematea bukatu da).

Urriak 18, igandea:
11:30, Txan Magoaren Mundu Magikoa umeentzkao ikuskizuna Auzo Etxean.
17:00, Auzoko Festa frontoian: bertako sagardoak dastatu eta gaztain erreak jateko aukera; produktu azoka; eta patata tortilla lehiaketa.

Urriak 20, asteartea:
19:30, Zer da ongi hiltzea? Zer dio legeak? hitzaldia Iñaki Olaizola antropologoaren eskutik.

Urriak 21, asteazkena:
19:30, Nepal eta India argazki bidaiak irudi emanaldia Aritz Arrondorekin.

Urriak 23, ostirala:
22:00, Lasa eta Zabala pelikula.

Urriak 29, osteguna:
19:30, Bizi baratzea liburuaren aurkezpena Jakoba Errekondoren eskutik.

Urriak 30, ostirala:
18:00, Zozomikoteak ipuinaren kontaketa.

Azaroak 3 eta 5:
19:30, Sagarra, muztioa, sagardoa. Sagardo dastaketa Guillermo Castaños enologoaren eskutik, Ur Mia elkartean (izenematea Auzo Udalean).

Azaroak 7. larunbata:
10:30, Egunpasa, Leitzako Peru Harri museora. Txartelak salgai Auzo Udalean, azaroaren 2ra arte. Museorako sarrera, autobusa, eta bazkaria: 3 urtetik beherakoek, doan; 14 urtetik beherakoek, 12 euro; 14-17 urte bitartekoak; 18 euro; helduek, 28 euro).
*15 izenematea baino gutxiagorekin, bertan behera geratuko da.

Azaroak 11, asteazkena:
19:30, Euskalorro eta Basko Zerrau bat Txilen eskalatzen irudi emanaldia Aitor Igerategi eta Viktor Velillaren eskutik.

Azaroak 12, osteguna:
18:00, Chertat eta lehoia ipuinaren kontaketa.

Azaroak 14, larunbata:
18:00, Burbunak eta Etsaiak dokumentalaren estreinaldia.

MENDI IRTEERAK:
Hilabeteko azken igandeetan (goiz pasak). Abendura arte.

PATINETAN ARRATSALDEAK:
Hilabeteko hirugarren larunbatetan, frontoian. Abendura arte.

ERAKUSKETA:
Urriaren 9tik 23ra: Urumea, bere giza alderdia. Lolo Vascoren argazki eta bideoak, Auzo Etxeko areto nagusian. Haritzalde naturzaleen elkarteak antolatua.

IKASTAROAK (URTE OSOAN):
Haurrentzako eskulan tailerra, aerobik, yoga... Dagoeneko mar­txan daude. Informazio gehiago, Auzo Udalean: 943 55 10 00/astelehenetan, 09:00-11:30/asteartetik ostiralera, 09:00-13:00).

*Ereñotzuko Olak Auzo elkarteak antolatutako Udazken Kulturala, Auzo Udalaren laguntzarekin. 2015eko urriaren 3tik azaroaren 14ra.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!