Trufa museoa eta Iratxeko bodega ezagutzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Egunpasa ederra egiteko aukera izango dute adinekoek, bi asteburu barru. Irteera antolatu du Ereñotzuko Auzo Uda­lak, urriaren 17rako: Lizarrara joan, eta hainbat bisita egingo dituzte, herrian bertan eta inguruko intereseko tokietan.
Horrela, Metauteneko trufa museoa ikusiko dute aurrena, eta Iratxeko ardo bodegara joango dira gero.

Autobusa hartzeko zita, goizeko 08:00etan
Goizeko 08:00etan abiatuko dira denak, Ereñotzutik bertatik. Lizarrara eramango ditu autobusak, eta 10:00etan egingo dute aurreneko bisita: Tru­fa­ren museoan izango dira, Me­­tauten herrian. Bertan izango dute aukera, onddo famatuaren xe­hetasun guztiak ezagutzeko, «munduko produktu berezienetako bat», museoak berak dioenez.
Gero, beste bisita bat ere egingo dute, oraingoan bodega batera: Iratxeko ardo bodegara joango dira, Ayegira. Eguerdiko 12:30etan hasiko dute bisita, ardo bodega haundian: 10.000 barrikarentzako tokia daukate bertan, eta bodegak katedral baten itxura dauka, bere arku eta zutabeekin.

Auzo Udalean eman behar da izena, urriaren 9ra arte, eta momentuan ordaindu beharko da: 25 euro izango dira.

Bazkaria eta Lizarran bisita
Bazkaltzera, inguruko jatetxe batera joango dira, eguerdiko 14:00etan, eta arratsaldean, bostak aldera, Lizarran egingo dute bisita gidatua, herria ezagutzeko. Ordubete inguru izan­go dute, herrian barrena lasai ibil­i eta txoko guztiak ezagutzeko.
Izan ere, Ereñotzura buelta egiteko, 18:00etan abiatuko dira Lizarratik bertatik.

Izenematea, Auzo Udalean
Irteera egin nahi duenak, aurrez eman behar du izena, Ereñotzuko Auzo Udaletik pasata. 
25 euro dira egunpasa osoa, eta apuntatzeko mo­men­tuan ordaindu beharko dira. Jaki­na­razi dutenez, Auzo Udalak diruz lagundu du irteera. Da­torren osti­rala izango da azken eguna, izena emateko. 

ADINEKOEN IRTEERA LIZARRARA - Urriak 17

08:00, Irteera Ereñotzutik Lizarrara.
10:00, Metauteneko trufa museora bisita.
12:30, Iratxeko ardo bodegara bisita.
14:00, Bazkaria, inguruko jatetxe batean.
16:45, Lizarra ezagutzeko aukera, bisita gidatuarekin.
18:00, Itzulera Lizarratik Ereñotzura.
Izenematea: Auzo Udalean, datorren ostiralera arte (urriak 9).
Prezioa: 25 euro.
Oharra: Irteeraren prezioa Auzo Udalak diruz lagundua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!