Euskera ikasi nahi duten gurasoentzako eskaintza be–rri bat jarri du martxan AEK euskaltegiak: umeak eskolan dauden bitartean, euskera klaseak antolatu ditu.
Astelehenetik ostegunera izango dira klase horiek, 14:45etatik 16:15etara, AEK-ko lokal berrian, ikastolaren ondoan.
Klaseak AEK-ko lokal berrian emango dira, ikastolaren ondoan.
Udalak, diru-laguntzak
Klase hauek Udalak diruz lagundutakoak izango dira. Horrela, matrikularen 100% jasoko dute arazo ekonomiko larriak dituztela agiri batekin justifikatzen dutenek. Bestalde, matrikularen %75 ordainduko zaie 12 urtera arteko haurrak dituztenei, langabetuei, merkatariei edo ikasleei. Gainerako herritarrek, matrikularen %50 jasoko dute.
Euskaltegian izena eman edo laguntzen berri jakiteko, kultur etxeko 2garren pisura joan, 607 610 687ra deitu edo idatzi: astigarraga@aek.org.