Bihar daukate udazkeneroko festa, Portuko auzotarrek. Goizetik iluntzera, Portu Eguna ospatuko dute, Jai Batzordearen 25garren urteurrena betetzen den honetan.
Umeentzako jolasekin hasiko dute eguna, 10:30etan, eta tortilla txapelketa izango da goizeko bigarren zita. 12:00etan entregatuko dituzte auzotarrek, bakoitzak bere etxean prestatu ondoren. Ordubete beranduago egingo dute sari banaketa.
Auzo bazkaria eta erromeria
Kalejira egingo dute gero, trikitixak lagunduta, auzo bazkariari bidea egiteko, eta erromerian bukatuko dute festa, Bide Batez taldearekin.
Portu Eguna, bihar
10:30, Umeentzako jolasak.
12:00, Auzotarren arteko patata tortilla lehiaketa (bakoitzak bere etxean egin behar du).
13:00, Tortilla txapelketaren sari banaketa: irabazleari, bi lagunentzako bazkaria Fagollagan; bigarrenari, bi lagunentzako bazkaria jatetxe batean.
13:30, Kalejira trikitixarekin auzoan zehar.
14:30, Auzo bazkaria.
18:00, Erromeria ‘Bide Batez’ taldearekin.