Urtero bezala, sagardo lehiaketa egin zuten Txantxangorri elkartean, eta Itsas-Buru izan zen txapeldun, Irigoien, Eula eta Petritegiren aurretik. 15 sagardotegik hartu zuten parte, eta 156 lagun bildu ziren, sagardoaz eta afariaz gozatzeko: bakailua saltsa berdean, bakailua bizkaitar erara, kostilla eta Urbasako gazta.