Lanak bidaltzeko aukera, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 14a, 02:00

Gazteen artean euskeraren erabilera sustatzeko asmoarekin, Motxian Eby esketx lehiaketa antolatu da Buruntzaldean eta Oarsoaldean. 12 eta 16 urte arteko gazteek bihar hasi eta azaroaren 15era arteko epea daukate, minutu baten bueltako iraupena duten bideoak bidaltzeko. Lanak edozein gailurekin grabatu daitezke, Stop Motion edo Meme teknikak erabilita, eta email edo whatsapp bidez bidali ahal izango dira. Informazio gehiago: www.motxianeby.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!