Euskera ikasteko eskaintza berri bat jarri du martxan AEK euskaltegiak; haurrak eskolan dauden ordutegian, 14:45etatik 16:15etara, euskera klaseak emango dira gurasoentzako, eskola ondoan dagoen AEK-ko lokalean. Udalak, gainera, dirulaguntzak emango ditu. Izena eman edo informazioa lortzeko, galdetu kultur etxean edo jarri harremanetan: 607 610 687/astigarraga@aek.org.