‘Heriotzaren triangelua’, denboraldia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 9a, 02:00

Martxan da berriro, gaurtik, Biteriko zine denboraldia. Eta hasiera emango diona, Herio­tzaren triangelua dokumentala izango da, gaueko 22:30etan. Aurreneko saioa izango da, zazpi emanaldiko asteburuan: bost aukera izango dira Herio­tzaren triangelua ikusteko, eta beste bi Asterix eta Obelix, jainkoen egoitza ikusteko.
Beraz, bi pelikula jarriko dituzte astebururo, sasoi ho­netan ere: helduentzako bat, ostiraletik astelehenera; eta gaztetxoentxako beste bat, la­runbatean eta igandean. Aste­lehenean izango da ikuslearen eguna.

«Bi aldiz hil zituztenak memorian esnarazteko» dokumentala
Franco hil ondorengo urte isti­lutsuetan kokatzen da Herio­tzaren triangelua dokumen­tala. Bertan ematen dute adi­tzera, Imanol Laburu eta Jose Maria Salinas zuzenda­riek, nola egin zuten langile, ikasle eta ezkerreko mugi­men­duen kontra, eskuin mu­tu­rreko hainbat taldek; meha­txu, jipoi eta hilketen bitartez.
Horrela, dokumentalaren helburua da, «biktima haiek gure memorian esnaraztea, bi aldiz hil baitzituzten; lehena armen bidez, eta bigarrena ahanzturaren bitartez».
Euskeraz emango dute gaur 22:30etan, eta bihar eta igan­de­an 19:30etan; gazte­la­niaz, bi­har 22:30etan eta astelehenean 16:30etan. Sarrera 4 euro dira; ikuslearen egunean 2,5 euro.
Bertan izango dira zuzen­da­ri­ak, dokumentala aurkezten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!