‘Bizilagunak’ egun berezia prestatzeko, gaurko bilerara azaltzeko deia gazteei

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 9a, 02:00

Urtero antolatzen du Bizila­gunak ekimena, Amher Sos Arra­zakeria elkarteak. Bertako familia bat eta atzerriko bat harremanetan jarri, eta bie­ta­ko baten etxean elkartzen dira egun horretan, bazkaltzeko. Aurten, azaroaren 22an egingo dute, eta ekimenarekin bat egiteko, proposamen bat pres­tatu du Sutu Hernanik, herriko gazteentzat.
Horren berri emateko, bile­ra deitu dute gaur, arratsal­deko 19:00etan, Kontrakantxa gaztetxean. Parte hartu nahi duten guztiek, bertara azaldu beharko dute, eta denen arte­an antolatuko dute eguna. Gazte guztiei luzatu diete deia, animatu eta prestaketan parte hartzeko.
Lehengo urtean, gazte asko
Ekimenaren azkeneko edi­zi­o­an, joan den urtean, 66 fa­mi­lia elkartu ziren, eta 27 bazkari egin zituzten. Antolatzaileek nabarmendu zuten, inoiz baino gazte gehiago animatu zi­rela, zitan parte hartzera.

Euskal Dantza tailerra, bihar
Bestalde, urriko egitarauarekin jarraitzen du Sutu Hernanik egunotan. Bihar, Euskal Dan­tza tailerra egingo dute, arra­tsaldeko 16:00etan, Ttarlako lokalean.
Eta datorren astean, bi zita gehiago dauzkate prest: tri­bialean ariko dira asteartean (18:00); eta Hotel Budapest pe­li­kula ikusiko dute igan­de­an (19:00); gaztetxean biak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!