Sagardobidea Erronka jokatu zen larunbatean, Sagar Uzta festaren barruan. Astarbe taldea izan zen nagusi (Mikel Arriaga, Eider Alonso, Idurre Betelu eta Iker Pagola), 1:56:12 denborarekin. Atzetik geratu ziren Alorrenea (2:03:50) eta Zelaia (2:05:12). Talde mixtoak osatuta, neska eta mutil bakoitza bizikletan eta korrika lehiatu zen. 11 taldek hartu zuten parte, 11 sagardotegiren izenean. Sailkapena, interneten.