Ikastaroa antolatu du Ganbo Iturrik, Elkarbizi programaren barruan. Larunbatean izango da, Lasarte-Orian, 10:00etan: Herrietako bizikidetza saioak: elkarrizketak eta kontrasteak.
Hiru hizlari ariko dira bertan: Iker Uson (Baketik taldeko teknikaria), Joxeagus Arrieta (Tolosako elkarbizitza taldeko kidea) eta Patxi Meabe (Etikarteko kidea).
Elkarbizitzarekin lotutako gaiak, hizpide
Ikastaroan zenbait gai landuko dituzte: indarkeriak auzo eta herrietan utzi dituen ondorioak, elkarbizitzaren berreraikuntza, gizarte harremanak suspertzeko egin diren saio ezberdinak...
Izenematea, emailez
Ikastaroan parte hartzeko, aurrez apuntutau behar da, emailez: ganboiturri@gmail.com.