Sagardoa egiteko sasoi bete-betean sartuta, bi plan prestatu ditu Iparragirre sagardotegiak, datorren astean. Ostiralean, urriaren 16an, afaria antolatu du Hernaniko Bakailu Astearen barruan, sagardoa eta bakailua uztartuta.
Juan Zuriarrain enologoa eta Juanjo Usarraga sukaldaria arduratuko dira hainbat sagardo eta bakailu plater ezberdinak uztartzeko lanaz. Arratsaldeko 20:00etan egingo dute afaria, eta 27 euro izango dira.
Ate irekiak, urriaren 18an
Hurrengo igandean, hilaren 18an, berriz, ate irekien eguna antolatu dute. Saioa doan izango da, eguerdiko 12:00etan hasita, eta bertaratzen direnek, aukera izango dute sagarra kizkiarekin biltzeko, sagarra jotzen ikusteko eta egindako muztioa probatzeko. Sagardo Gunea erakusketa ere ikusiko dute. Eta jolaserako tartea ere izango dute, familian sagar-biltze lehiaketa eginez.
Bietarako erreserbak, telefonoz edo interneten
Bi saioetarako, erreserbak egin daitezke dagoeneko. Horretarako eta informazio gehiago jasotzeko, bi bide jarri dituzte eskura: 943 55 03 28 telefonora deituta; edo internet bidez, www.iparragirre.com web orrian sartuta.