Lizeaga txapeldun, bigarren urtez jarraian

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Bigarren urtez jarraian, Lizeaga sagardotegiak irabazi du Kizkia Taldeak antolatutako Sagardo Txapelketa. Asteazkenean jokatu zen finala eta 6 sagardo finalisten artean erabaki behar izan zuten parte hartzaileek. Hirugarren posturako lehian gainera, berdinketa egon zen. Desenpatearen ostean, honela geratu zen sailkapena: Lizeaga (130,5), Astiazaran (128), Itxasburu (123), Eula (123), Zabala (120) eta Barkaiztegi. Gipuzkoako 20 sagardotegik hartu dute parte. Astigarragakoak bost izan dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!