Audientzia Nazionalera deitu dituzte Unai Loiarte Goizuetako alkatea eta Olaia Lekuona herritarra, deklaratzera. Terrorismoari apologia egitea egotzi diete biei, eta gaur goizean pasa beharko dute Eloy Velasco epailearen aurretik.
Deialdia jaso ondoren, batzar informatiboa egin zuen Goizuetako EH Bilduk, asteartean bertan, eta babesa erakutsi zieten Loiarteri eta Lekuonari, Madrilera abiatu aurretik.
Atzo arratsaldean, berriz, herriko plazan bildu ziren herritarrak, 19:00etatik aurrera, «egozpenaren zentzugabekeria salatu eta Olaia eta Unairi gure babesa erakusteko», nabarmendu zutenez.
Madrildik bueltan, plazan elkartuko dira gaur
Deklaratu ondoren, eta Goizuetara bueltatzerakoan, herriko plazan elkartuko dira berriro, azken berriak ezagutzera emateko.