Hassanna Aalia atxilotu, eta hamabost eguneko epea eman dio Poliziak alde egiteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 8a, 02:00

Burgosen trenean zijoala, atxilotu egin zuten Hassanna Aalia errefuxiatu sahararra, Polizia Nazionaleko bi agen­tek, paisanoz jantzita. Espai­nian modu ilegalean egotea leporatu diote, eta hamabost eguneko epean estatua uzteko agindua eman diote.
Auzitegi Nazionalean jarri duen helegitea erakutsi zien Aaliak agentei, baina aurre­ko­etan ez bezala, komisariara eraman zuten, eta bi orduz eduki zuten.

Aginduaren kontra, helegitea aurkeztuko du gaur
Kaleratze aginduaren kontra, 48 orduko epea dauka Aaliak, gaur arte, hain justu. Atzo bil­du zen abokatuarekin, eta ha­ren arabera, aginduaren gai­netik dago Auzitegi Nazio­na­lak martxoan emandako ebaz­pe­na, kanporatzeko agin­dua bertan behera uzten due­na.
Aurreratu duenez, agindu­aren kontra helegitea aurkez­tuko du sahararrak.
Bizi osorako kartzela zigo­rra ezarri zion Marokok 2011n, Gdeim Izik kanpamenduan par­te har­tzeagatik. Es­pai­niak asilo politikoa ukatu zion urta­rrilean, eta erre­kur­tsoa aur­kez­tu zuen Auzitegi Nazio­na­le­an. Ebazpena eman bitartean, ber­tan behera utzi zuen auzi­tegiak, kaleratze agindua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!