Zepadira edota Lizarrara joateko, apuntatzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 8a, 02:00

Ondare natural eta kulturala ezagutzeko, ibilaldi gidatua egin­go dute Zepadiko pu­tzura, larunbatean, Udaz­ken Kultu­rala­ren barruan. Aran­­za­diko zien­­tzialariek gidatuko dute saioa, eta 10:00etan abiatuko dira Epeletik. Joateko, aurrez eman behar da izena, eta gaur da azken eguna: Aranzadira deitu behar da (943 46 61 42) edo Ereñotzuko Auzo Udaletik pasa.
Hilaren 17an, berriz, adinekoen egunpasa antolatu da Lizarrara, Iratxeko bodegara eta trufaren museora, 25 eurotan. Bertara joateko ere, izena eman behar da aurretik, eta biharkoa izango da azken eguna, Auzo Udalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!