Urtero bezala, eta badira 25, zita berezia daukate Arriatsu eskolako ikasle oihek, Pilarika egunean; datorren astelehenean, hain justu. Berriz elkartuko dira, 1991tik egin duten bezala, eta bazkaria egingo dute eskolan bertan. Beraz, zitara azaldu nahi duenak, telefonoz deitu besterik ez dauka, apuntatzeko: 943 55 58 30 edo 652 758 952.
25garren urteurrena dela eta, deialdi berezia egin diete ikasle ohi guztiei, animatzeko.
Argazki erakusketa, ikusgai
Pilarika egunean bertan, eskolako ikasleen argazkiak ere egongo dira ikusgai, eguerditik aurrera, eskolan. Bide batez, laguntza eskatu dute, argazki gehiago lortzeko eta horietan azaltzen diren ikasleak identifikatzeko.