Etxean jokatuko du Mundarrok gaur, denboraldiko hirugarren partidua. Zarkumendegin izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Trintxerperen kontra.
Puntuetan parekatuta dauden bi talde
Mundarrok bi garaipen eta berdinketa bat lortu ditu orain arteko partiduetan, eta gauza bera, gaurko arerioak ere; Trintxerpek.
Gauzak horrela, partidu berdindua izango da gaurkoa, seguru asko.
Hala ere, Trintxerpek berdinduta bukatu zuen lehengo asteko partidua, eta Mundarrok, berriz, garaipen nabarmen batekin; 0 eta 6koarekin irabazi baitzion Lengokoak taldeari.
Ez da partidu erraza izango gaurkoa, baina moreek gehiago izango dute, aldeko. Azken garaipenak emandako segurtasuna eta lasaitasuna izango dituzte lagun, batetik, eta etxekoen babesa, bestetik. Zaleek Zarkumendegi betez gero, asko erraztuko zaizkio lanak taldeari.