Lehengo asteburuan hasi zuen denboraldia Euskal Ligako nesken taldeak, eta saiatu arren, ez zuen garaipenik lortu.
Gaur, ordea, etxean jokatuko du; arratsaldeko 16:00etan hasita, kiroldegian. Astigarragako afizioaren berotasuna aprobetxatzen saituko dira, garaipena eskuratzeko.
Kontuan hartzeko arerioa, Campus Promete
Gaurko arerioa ez du nolanahikoa izango, Mundarro-La Sallek. Izan ere, Campus Promete bost postu gorago dago sailkapenean, aurreko partidua irabazita.
Astigartarrak, berriz, ederki sufrituta bukatu zuten azken partidua, presio haundikoa izan baitzen. Hala ere, bukaera alderako, mailari eusten asmatu zuten, eta galdu arren, gustora bukatu zuten partidua. Sentsazio ona geratu zitzaien, eta gaurkoan, indartsu aterako dira kantxara, kontrarioak estu hartu eta garaipena lortzeko asmoz.