Kutlura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Jaiak Batzordea bilduko da bihar, 13:30etan udaletxean. Guztira, hamaika puntu izango dira aztergai: herritarrei onartutako dirulaguntzen berri ematea; eskolorduz kanpoko jarduerak laguntzeko eskaera; guraso eskola laguntzeko eskaera; Ahotsak hitzarmen proposamena; Hazi-Hezi aldizkariaren proposamena; kirol ikastaroetako hizkuntz erabilera; kultur etxeko ikastaroen berri ematea; Santio Jaietako balantzea; Udalak jasotako laguntzen berri ematea; eta kultur agendaren informazioa. Bilera irekia eta informatzailea da.