Itxita egongo da karril bat gaur, AP-15 errepidean, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Hernani parean. Karreterako laginak hartuko dituzte, betun zoladurarenak, eta eskuineko karrila erabiliko dute horretarako.
Beraz, denbora tarte horretan, ezkerreko karrila bakarrik erabili ahal izango da. Lanak Andoainetik Astigarragarako norabidean izango dira, 165garren kilometroan, 650 metroko luzeran.
Gomendatu dute, lanek iraun bitartean, N-1 eta AP-8 errepideak hartzea, ahal den kasuetan.
Goizuetara joateko, desbideraketa egokituko dute
Karrila itxita, egokitu egingo dute errepide zatia. Eta Goizuetara doan GI-3410 errepidea hartzeko ere, desbideraketa bat prestatuko dute, afektatutako zatian bertan.
Gainerako kasuetan, gomendatu dute, ahal dela, N-1 eta AP-8 errepideak hartzea.
14:00etatik aurrera, jarri diren seinaleak kenduko dituzte, errepidea erabat irekiko da berriro, eta zirkulazioa ohiko baldintzetara bueltatuko da.