«Arropa eta aparatuen bilketan Udalak ez du ezer ikustekorik»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 02:00

Azkenaldian, kartoizko zenbait kaxa agertu dira etxeetako atarietan, Hernaniko Uda­lak jakinarazi duenez. Arropa eta aparatu elektroniko txikiak biltzeko dira kaxa horiek, baina Udalak argi utzi nahi du, zerikusirik ez daukala bilketa horrekin: «guk dakigula, es­pai­­niar armadarekin lotura duen AFRES elkartea da bilketa ho­rretaz arduratzen dena; besteak beste, militar eta erreserbistek osatutako elkarte berezia».
Hori horrela dela ikusteko, herritarrei proposatu diete internetera jotzeko: «informazioa nahi izanez gero, webgunea ere badauka elkarteak, eta hara jo baino ez duzue, dioguna baieztatzeko. Berriro diogu, argi eta garbi gera dadin: Udalak ez du zerikusirik delako bilketa horrekin», nabarmendu dute.

«Armadarekin lotura duen AFRES elkartea da bilketa horretaz arduratzen dena», jakinarazi du Udalak.

Udalak bilketa egiteko, beste bide batzuk
Hori dela eta, gogorarazi nahi izan du, Udalak beste bide ba­tzuk erabiltzen dituela, arropa eta aparatu elektroniko txikien bilketa egiteko: «arropa uzteko, bide publikoan Old Berriko edukiontziak daude: Agustin­darren plazan, Udaltzain­go­a­ren aurrean eta Elkano 1en parean, udaletxe aurrean».
Aparatu elektronikoak ja­so­­tzeko, berriz, garbiguneak jarri dituzte: «Udalak lau garbigune txiki jarri ditu, bide publikoan: Sagastialden (haur eskolaren aurrean), Ertzain etxeko errotondaren parean, Urbieta kalean (esne makinaren ondoan) eta Agustin­da­rren plazan (Old Berriren edukiontziaren ondoan)». Puntu horiek dira, Udalak bilketarako jarri dituen bakarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!