Bakailu lehiaketan apuntatzeko, epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 02:00

Urtero bezala, herriko sukal­dari onenek zita jarri dute Ba­kailu Astearen barruan, urri­a­ren 18an. Bakailua pil-pilean le­hiaketa egingo dute Atse­gin­de­gin, goizeko 11:00eta­tik 12:30e­­tara. Bikoteka aritu­ko dira par­te hartzaileak, eta sari potoloak izango dira hiru onenentzat: au­rrenekoei, txa­pe­la, 300 euro eta bakailu pieza haundia; biga­rre­nei, 200 euro eta bakailu ertai­na; eta hiru­ga­rrenei 100 euro eta bakailu txikia.
Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du turismo informazio puntuan: 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.net.

Bisita gidatuan, gaur arte
Albaola itsas faktoriara bisita gidatua ere antolatu dute, urriaren 14an, eta apuntatze­ko, gaur da azken eguna, bide berak erabilita. Eta Hernaniko hirigunean egingo dute bisita, urriaren 18an; izena emateko epea, urriak 15 arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!