Genero indarkeriaren kontrako Estatu mailako aurreneko manifestazioa egingo da azaroaren 7an Madrilen, eta Harituz elkarteak, Udalaren laguntzarekin, autobusa jarriko du. Goizaldean aterako da, eta hurrengo egunean bueltatu. Izenematea irekita dago 630 678 474 telefonoan, urriaren 15era arte.