Denboraldiko aurreneko partidua galdu egin zuen Euskal Ligako taldeak, eta bigarrenean ez zuen hutsik egin nahi izan. Campus Promete hartu zuten etxean, eta juxtu bada ere, puntuak etxean geratu ziren; 44-43 irabazi zuen Mundarro-La Sallek. Asteburu honetan, berriz, atsedenerako tartea izango dute, eta hurrengo partidua datorren asteburuan jokatuko dute, San Antonioren kontra.