Ezin garaipena lortu, denboraldiko aurreneko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 02:00

Ligako aurreneko partidua Getxoren kontra jokatu dute Euskal Ligako 2garren mailako neskek, eta 74-60 galdu zuten. Aurkariak lehengo urtean aurreneko mailan ibili ziren, eta aldea nabaritu zuten astigartarrek. Presio haundia egin zuten, ia bi ordu luzeko partidu gogor batean. Aurreneko laurdena 25-14 bukatu zen. Partiduak aurrera egin ahala, ordea, Mundarro gero eta hobeto ateratzen zen presiopetik, eta aurkarien nekea ere nabaritzen hasi zen. Partidua bukatzeko 4 minuturen faltan markgailuak 7 puntuko aldea besterik ez zuen erakusten, baina azkenean, Mundarrok, ezin izan zion partiduari buelta eman.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!