Hilaren 21ean egingo da Babes Ofizialeko 18 etxebizitzen zozketa

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 02:00

Babes Ofizialeko etxeen zozketan sartzeko onartuen eta baztertuen zerrenda jendaurrean eduki ondoren, inork ez du erreklamaziorik aurkeztu, eta beraz, zozketarako eguna jarri da. Urriaren 21ean, iluntzeko 20:00etan udaletxean egingo da Babes Ofizialeko 18 etxebizitzen zozketa. Zozketa sei taldetan banatuko da: bi gelako bi etxebizitza; 70 urtetik gorakoentzat; hiru gelako hiru etxebizitza, 4 kide edo gehiagoko familientzat; hiru gelako hiru etxebizitza, 3 kideko familientzat; hiru gelako hiru etxebizitza eta bi gelako etxebizitza bat, 2 kideko familientzat; hiru gelako hiru etxebizitza eta bi gelako etxebizitza bat, 35 urte artekoentzat; eta bi gelako bi etxebizitza, gainontzeko eskaeretarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!