Gurutzealde Mexikoko Mundialetara, etzi

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 02:00

Urriaren 11tik 17ra bitartean jokatuko da Trinketeko VI. Munduko Kopa, Mexikoko Guadalajara eta Tepic he­rrietan.
Guztira, 12 herrialdek har­tuko dute parte: Argen­tina, Kuba, El Salvador, Frantzia, Mexiko, Estatu Batuak, Bolivia, Txile, Italia, Uruguay, Venezuela eta Espainia. Azken honetako selekzioarekin jokatzeko deitu dute Oier Gurutzealde astigartarra.

Kuba eta Bolivia aurreneko aurkariak
Aurreneko fasea urriaren 12, 13 eta 14an jokatuko da. Bertan, talde partehartzaile guztiek jokatuko dute, hiru taldetan banatuta; A, B eta C. Gurutzealdek C taldean jokatuko du, Kuba eta Boli­viaren kontra.
Aurreneko fase horretako irabazleak sailkatuko dira finalerako; urriaren 15etik 17ra jokatuko da fase hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!