Haur eta gurasoak euskeraz jolasean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 02:00

Astigarragako Herri Esko­la­ko Guraso Elkarteak anto­la­tuta, eta Udalaren lagu­n­tza­rekin, Parketarrak saioak hasiko dira berriro. Gaur eta datorren asteazkenean egin­go dira ikasturteko aurre­ne­ko saioak, 17:00etan, esko­lako patioan.
Helburua da haur eta gurasoek, kalean ere, eus­keraz egitea, jolasean ondo pasatu bitartean.
Horretarako, bi saio pres­tatu dira: Zabu Zibu, 2 eta 5 ur­te arteko umeentzako, eta Txi­rrintxon, 6-9 urte arte­ko­en­tzako. Saioak doan dira, eta irekiak; ez da eskolako ikaslea izan behar. Bertara azaltzea nahikoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!