Txapelketa herrikoia martxan, datorren igandetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 6a, 02:00

Urteroko zita iritsi zaie, Her­naniko xake jokalariei. Igande honetan bertan hasiko da Her­naniko Xake Txapelketa herrikoia, eta zazpi jardunaldi izango ditu; igandero bat.
Partidak Zumitza tabernan jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Izenematea, etzi arte
Apuntatzeko epea zabalik dago, eta ostegunera arte izango da aukera. Zumitza tabernan bertan egin behar da, eta 5 euro dira; langabetuek, ikasleek, 18 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, doan. Ize­na eta telefono zenbakia edo helbide elektronikoa eman beharko dira, apuntatzerakoan.

Saria, irabazleak eta herriko onenak
Txapelketako onenentzat, sa­riak izango dira. Irabazleak eta herriko onenak jasoko dute bana, eta baita adinaren arabera aurreneko postuan geratzen direnek ere.
Joko sistema suitzarra erabiliko dute txapelketan: puntu berdinak dituztenek, elkarren kontra jokatuko dute. Zazpi partida jokatuko ditu bakoi­tzak, baina bi atseden hartzeko aukera ere izango da. Kasu horretan, puntu erdia jasoko da, jokatu gabe, baina aurreko igandean eskatu beharko da beranduenez. Azken bi jardunaldietan ezingo da egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!