Floridako pasabidea itxita, bihartik ostiralera

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 6a, 02:00

Hainbat aldaketa izango dira trafikoan, Florida eta Monte­videon, ur hornidura sarearen eta bidegorri berriaren obrak direla eta. Horrela, Floridako trenbide azpiko pasabidea itxita egongo da, bihartik ostiralera bitartean. Soilik oinezkoak eta txirrindulariak pasa ahal izango dira. Florida kalean, bestalde, errei bat moztuta egongo da, bihartik aurrera, obrak iraun bitartean. Lanak hilabete inguru luzatuko direla aurreikusten da. Bitarte horretan, semaforoen bidez kontrolatuko dute trafikoa. Txandakako pasabidea izango da, beraz, Florida kalean.

Txandakako pasabidea izango da Florida kalean, hilabetez, eta semaforo bidez kontrolatuko dute trafikoa.

Montevideo kalean, aparkalekuak okupatuta
Montevideo kalean ere izango dira aldaketa batzuk, hilabete horretan zehar. Obrek iraun bitartean, aparkaleku batzuk okupatuta egongo dira, bidegorri berriaren lanak egiteko; zehazki, 7 eta 9 zenbakia duten eraikinen aurrekoak. Udaltzaingoak jakinarazi du, herritarren batek zalan­tzak izanez gero, bertatik pasa edo deitu, eta argituko dizkiotela: 943 24 89 00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!