Hitzaldia gaur, festari bidea egiteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 6a, 02:00

Jokoan hasi zuten ospakizun astea atzo, Goiz Eguzki egoitzan, eta hitzaldi batekin emango diote segida gaur, datozen egunetako festari bidea egiteko. 43garren urteu­rrena ari dira ospatzen, eta aste osoko plana egin dute.
Gaurko zita, arratsaldeko 17:00etan jarri dute: aserti­bi­tateaz ariko dira, autoestima sano baten erakusle dela adi­tzera emateko.

Kaleko jokuak, bihar eta ostiralean ere bai
Atzo aritu ziren kaleko joku­etan, tokan, botean, igelan eta dardoetan. Eta beste bi saio ere izango dituzte astean zehar. Bihar izango da biga­rre­na, eta ostiralean azke­ne­koa, bakoi­tza­ren abileziak agerian uzteko.

Zinea, ostegunean
Zineaz ere gozatuko dute, os­te­gun arratsal­dean, 17:00etan. Eta beste bi zita ere jarri dituzte aste­bu­ru­an: larun­ba­tean, Goiz Eguzki abesbatzak kantatuko du, 19:00etan; eta igandean, baz­ka­ria egingo dute 14:00etan. Opariak ere zozketatuko dituz­te, eta joku­en sariak. Eta nola ez, dantzan bukatuko dute festa!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!