Udazkena bete ekintza, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 6a, 02:00

Ekintzaz ekintza ibiltzen dira ereñotzuarrak, udazkena iritsi bezala, eta aurten ere ez da ezer faltako. Larunbatean eman zioten hasiera, Ere­ño­tzuko Udazken Kultura­laren 27garren edizio­ari, bizikletan Aranora igoera eginda; eta azaroaren 14ra arte, makina bat ibilaldi, ikuskizun, hitzaldi eta egunpasa prestatu dituzte.
Larunbat honetan bertan izango da bigarren plana: Ze­pa­diko putzura ibilaldi gida­tua, Aranzadiren eskutik. Goi­zeko 10:00etan abiatuko dira, Epele­ko aterpetik. Parte har­tzeko, hala ere, aurrez eman behar da izena: osteguna baino lehen, Aranzadin edo Auzo Udalean.

Xabier Madinaren hitzaldia, datorren asteartean
Bete-betea datorrena, hurren­go astea da, lau ekintzarekin. Hi­tzaldia izango dute astear­te­an, Xabier Madinaren eskutik: Nordic Walkin osasun jardu­era. 19:30etan izango da.
Ostiralean, berriz, bertso saioa antolatu dute, ordu berean, bertsolari gazteekin: Eli Pagola ereñotzuarra, Beñat Iguaran, Unai Mendizabal eta Asier Azpiroz.

Auzoko Festa, urriaren 18an
Eta astebururako, zita bikoitza prestatu dute. Adinekoek, egun­pasa egingo dute Lizarra­ra, larunbatean. Trufaren mu­se­oa eta Iratxeko bodega bisi­tatuko dituzte. Izenematea Auzo Uda­lean egin behar da, urriaren 9a baino lehen. 25 euro dira, bazkaria eta autobusa barne.
Haurrek, berriz, magia sa­ioa izango dute igandean, Txan Magoaren eskutik, Auzo Etxeko areto nagusian 11:30etan.
Eta igandean bertan, Auzo­ko Festa egingo dute, arratsal­dean. Denetik izango da fron­to­ian, 17:00etatik aurrera: ber­ta­ko sa­gardoak eta gaztain erre­ak, azo­ka eta tortilla lehiaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!