«Informazioa eman eta herritarren kezken berri izan genuen»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 5a, 02:00

Podemos Hernani zirkuluak bilera irekia deitu zuen joan den astean, eta honen inguruko balorazioa bidali du Orain Her­nanik, Kronikara. Bileran izan ziren Jaione Aristregi, Orain Hernaniko zinegotzia eta Monica Mora, Batzar Nagusie­tako Podemoseko ordezkaria. Orain Hernanik dio, bi ordezkariak zirkulu berekoak direla, eta bilera hauek oso garrantzitsuak direla: «interesantea eta be­ha­rrez­koa da egiten ari diren la­naren berri ematea. He­rri­tarren ordezkari dira, eta informazioa emateaz gain, herritarren kezken berri izateko ere balio dute bilera hauek. Bide horretan jarraitzeko eskatu nahi diegu». Era berean, Orain Hernanik dio, bilera honen berri eman zuten arrean, jende gutxi bertaratu zela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!