Master atala jarri nahi du martxan Hernaniko igeriketa taldeak. Hori horrela, deialdi berezia luzatu die igerilari ohi, triatroilari edo igeriketarekin zerikusia duten edozein modalitateko kirolariei.
Azaldu dutenez, master atalean entrenamendua izango da helburu nagusia, eta horretarako beharrezkoak diren alderdi tekniko, taktiko eta fisikoak landu eta garatuko dituzte. Jakinarazi dute, baita ere, nahi duenak bakarrik lehiatuko duela; hau da, lehiatzea ez dela derrigorrezkoa izango.
Entrenamendu talde bat izango da, eta helburua izango du igerilekuko edo ur irekietako txapelketetarako, eta triatloierako igeriketa ahalmena lantzea eta hobetzea. Bestalde, igeriketaren alderdi soziala eta osasun onura ere, kontuan izan behar direla gogoratu dute.
Entrenamenduak, gaurtik
Master taldearen aurreneko entrenamendua gaur izango da, eguerdiko 13:00etan. Astelehenetik ostiralera entrenatuko dute, eta parte hartu nahi duten guztiei luzatu diete deia, gaur igerilekura azaldu, eta izena ematera.