Zein tabernak prestatu ote du aurten bakailao pintxo goxoena?

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 5a, 02:00

Bakailao Astea martxan da gaurtik; aurten gainera, nobedade askorekin, tartean, bi aste iraungo duela. Tabernaz taberna, pintxorik goxoenaren bila ibiliko dira gaurtik, herritar asko. Euro baten truke probatu daitezke Aralar, Atxiki, Atxur, Deportivo, Goiz Argi, Gunea, Guria, Horbel, Irrintzi, Joxe Mari, Karrero, Kitto, Kixkal, Oindi, Rioja, Rufino, Tamer, Tripontzi, Txilibita, Txoko eta Zumitzan; astelehenetik ostiralera izango da aukera, hilaren 16ra arte.
Bestalde, bakailaoa protagonista izango da  Errioguarda, Go­iz Argi, Iturralde eta Saretxo ja­te­txeetako karta eta menuetan.

Tailer, bisita eta lehiaketetan, izen ematea...
Lehen aipatu bezala, aurten ez da nobedaderik faltako. Oste­gunean esaterako, Donostiako Untzi Museora bisita gidatua antolatu dute, eta gaur da izena emateko azken eguna. Hilaren 14an berriz, Albaola Itsas Kultura Faktoriara bisita gidatua antolatu dute, eta joan nahi duenak etzira arte du izen ematea. Datorren asteko igandean, azken egunean, Bakailaoa pil-pil eran lehiaketa antolatu dute, eta parte hartu nahi duenak ere, izena eman behar du. Bakailaoa eta sagardoa uztartuko dituen afaria ere izango da Iparra­girren, eta izen ematea urriaren 14ra arte da (Iparragirren). Azkenik, urriaren 12an eta azken igandean bisita gidatuak egingo dituzte, Hernaniko hirigune historikotik barrena; kasu honetan, bigarren saiorako izena eman behar da.
Aurreko ekintzaren batean izena eman nahi duenak, edo informazio gehiago behar duenak lortzeko bi modu ditu: 943 33 70 28 telefonoa edo gurutze-a@hernani.eus helbidea.  yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!