Garaipena eta bonusarekin, bosgarren postura

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 5a, 02:00

Bitik bi irabazi ditu Hernanik, Landaren; eta hori bakarrik ez, bi partiduak bonusarekin borobildu ditu. Atzo Bar­tze­lonaren kontra neurtu zituen indarrak, eta irabazi beha­rreko partiduari gogor eutsi zion; 26-20 nagusitu zen Hernani, eta bosgarren da sailkapen orokorrean.


Hirugarren jardunaldia izan arren, aurreneko mi­nu­tu­tik nabaritu zen asko ze­go­ela jokoan. Bartzelona eta Hernani aurkari zuzenak izan ziren joan den urtean, eta puntu hauek poltsikoratzea oso garrantzi­tsua zen bientzat. Erritmo altuan jokatu zen aurreneko zatia, eta Hernanik 19garren minutuan ireki zuen mar­kagailua, Iñaki Otxoto­renaren entsaioarekin. Lau minutura, aldea haunditu zuen Oier Garmendiaren en­tsaioarekin, eta Pello Perezen gau­za­ketarekin; 12-0 zen Her­na­ni aurretik. Trikoloreek lanean jarraitu zuten aldea haundi­tzeko, eta Iñaki Otxotorenak bigarren entsaioa egin zuen 33garren minutuan; Perezen gauza­ke­ta­rekin, 19-0 ari ziren irabazten. Bartzelonak ez zuen amore eman, eta atsedenaldiaren au­rretik aldea murriztu zuen Bruno Granellen entsaioarekin eta Hugo Pezet-Pouxen gau­zaketa­rekin. Atse­denaldian, 19-7.

Indartsu hasi zuen bigarren zatia Bartzelonak eta bost minu­tura entsaioa egin zuen Ivan Gu­rrierek. Hernanik aldea haunditu zuen, Otxotorenaren hirugarren entsaioarekin eta Pello Perezen gauzaketarekin; eta bonusa lortu zuen. Bartzelonak ez zuen amore eman, eta Hernaniren nekealdia apro­betxatu zuen; Adria Torten zigor kolpearekin eta Mauro Pintoren entsaioarekin, 26-20era gerturatu ziren. Bukaera estua izan bazen ere, triko­loreentzat izan zen garaipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!