Sagardo lehiaketan izen emateko aukera zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 5a, 02:00


Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, aurten ere Sagardo Lehiaketa antolatu dute Xalaparta elkartean. Urriaren 17an egingo dute, larunbata, arratsaldeko 20:00etan. Hernaniko 10 sagardogilek hartuko dute parte, horien artean, urtean zehar hainbat sari jaso dituztenak. Afariaren prezioa 25 eurokoa da, eta parte hartu nahi duenak zabalik du izena emateko epea; gogoratu dute irekia dela, nahiz eta bazkideek lehentasuna izango duten. Zerrenda elkartean dago eta epea hilaren 12ra arte egongo da zabalik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!