Sei proposamen, sei solasalditarako

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 4a, 02:00

Ikasturte berriarekin batera, Literatur Solasaldiak ere martxan dira. Udal Libu­ru­tegiak antolatzen ditu, eta azken edizioetan bezala, oraingo honetan ere bi izango dira hilean; bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz, 19:30etan.
Urrirako egin dituzten proposamenak beraz, bi dira. Asteazkenean bertan, Irene Nemirovskyren Suite francesa liburua aztertuko dute, gaztelaniaz. Euskerazko solasaldia berriz, urriaren 20an izango da; bertan, Karlos Lina­za­sororen Bertan Goxo liburua aztertuko dute.
Azaroaren 11n izango da, hurrengo solasaldia. Kasu honetan, Junichiro Taniza­kiren Hay quien prefiere las ortigas lana aztertuko dute, gaztelaniaz. Azaroaren 17an berriz, Lander Garroren Gerra txikia liburuaren inguruan egingo dute solasaldia.
Azkenik, abenduaren 9an, Colm Toibinen Brooklyn lanaren inguruan egingo dute solasaldia; gaztelaniaz izango da. Eta udazkeneko azkena, abenduaren 15ean izango da. Euskeraz noski, Javier Aramendiren Verba polita liburua aztertuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!