Lagunak egin, ondo pasa eta txapelketa, irteera, tailer eta beste hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera jarri du Gazte Txokoak, urrian ere. 11 eta 17 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago Gazte Txokoa, eta gerturatzen den guztiak ditu ateak zabalik.
Asko izaten dira tailerretan parte hartzera animatzen diren neska-mutilak.
Ikasturte berria irailaren 15ean hasi zuten, eta ordutik izan dira ekintza ugari. Aste honetan bertan ere, izan da zerekin gozatu: ostegun eta ostiralean mandala tailerra egin zuten; eta atzo, Aquariumera joango ziren. Gaur gerturatzen denak berriz, Pin-pon txapelketan parte hartzeko aukera izango du. Eta ez da hileko txapelketa bakarra izango; izan ere, pelota, partxis eta dardo txapelketak ere antolatu dituzte urrian.
Tailerrak izaten dira gazte ugari elkartzen dituen beste ekintzetako bat. Urrian antolatu dituzte kutxa, pultsera, txapa, collage, sukaldaritza eta manikura tailerra.
Minigolfera irteera, Argazki Rallya eta Halloween gau magikoa ere, izango dira.
4 Pin-pon txapelketa
6-7 Kutxa tailerra
8 Pultsera tailerra
9 Karaokea (Wii-an)
10 Twister
11 Pelota txapelketa
13 Txapa tailerra
14-15 Mini-golf praktikak
16 Partxis txapelketa
17 Argazki rallya
18 Mini Golfera irteera
20-21 Collage tailerra
22 Txapa tailerra
23 Dardo txapelketa
24 Sukaldaritza tailera
25 Argazki rallyaren sariak eta proiekzioa
27 Just Dance (Wii)
28-29 Badminton
30 Manikura tailerra
31 Halloween festa