Mikel Urdangarinen kontzertua, urriko planetako bat

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 4a, 02:00

Kultur eskaintza zabala iza­ten da hilero Hernanin, eta urria ez da gutxiagorako. Ba­kailao Asteak markatuko du, hilabete hasiera. Aurten gai­nera, nobedade uga­ri­ izango dira; besteak beste, bi aste iraungo duela. Biteriko zine denboraldia ere, hil honetan hasiko da, Heriotzaren trian­ge­lua pelikularekin. Hila­bet­eroko zitek ere, ez dute hutsik egingo: Kalez Kale Kantari, erromeria, bigarren eskuko azoka, lite­ra­tur solasaldiak, erakuske­tak... Eta ekintza berezienetako bat izango da Mikel Urdangarinen kontzertua. Urriaren 22an da, eta sarrerak hilaren 12tik egongo dira eskuragarri.


5-18 V. Bakailao astea
9-12 Biteriko zinema denboraldiaren hasiera. Pelikula: Heriotzaren Triangelua
10 Bigarren eskuko azoka. Atsegindegi plazan.
10 Kalez Kale Kantari. 12:00etan, Plaza Berrin
10 Erromeria. San Joan Konpartsa. 18:30-20:30.
24 Goazen Plazara ekimena - Haurrekin tailerrak Aerorunba. Tilosetan edo Atsegindegin. 19:00. Sormen  txokoak antolatuta.
18 XIV. Argazki Rally Digitala. Gudarien Plazan. 09:00
23 Ez gara Palestinaz ari. Biteri kultur etxean. 19:00etan.
28 Ipuin faktoriaren 2. ipuinaren aurkezpena. Chertat eta lehoia. Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, euskeraz, Biteri kultur etxean. 19:00etan
28 Ipuin kontaketa. Lur Kortarekin, Udal Liburutegian. Ordua: 17:30 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte)
31 Txantxillako Jaiak
31 Haur antzerkia. Kibubu. marie de Jongh taldea. Biteri kultur etxean, euskeraz, 11:00etan.

Hernani’n musik
22 Musikaria: Mikel Urdangarin. Biteri kultur etxean, 20:00etan. Sarrerak, urriaren 12tik aurrera.

Literatur Solasaldiak
7 Liburua: Suite francesa. Irène némirosky. Amaia Garcia dinamizatzailearekin, gaztelaniaz. Udal Liburutegian, 19:30.
20 Liburua: Bertan goxo. Karlos Linazasoro. Ane Mayoz dinamiza­tzailearekin, euskeraz. Udal Liburutegian, 19:30etan.

Erakusketak
15 Begirada kontzienteak. Argazki erakusketaren bukaera. Calcuta ondoan eta Hernaniko Kooperazio taldea. Biteri kultur etxea.
15-30 Nepal: lurrikara aurreko irudiak. Foto eskola. Biteri kultur etxean.
28-11/6 XIV. Argazki rally digitalaren erakusketa. Hernaniko Argazki Foruma taldean antolatuta. Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!