Landare Hernaniren fuerte bihurtzeko aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 4a, 02:00

­Denboraldiko aurreneko par­­­­­tiduan erakutsitako au­sar­dia eta grinari eutsi nahi dio Her­nanik gaur; Landare, tri­koloreen fuerte bihurtu. Bar­tzelonaren bisita jasoko dute hirugarren jardunaldi ho­netan, eta ohi bezala, hor­tzak estutu, eta dena ematera aterako dira. Joan den urteko den­boraldi zailean, arerio zu­zena izan zen talde katalu­nia­rra; eta aurten, momentuz, ez dute partidurik irabazi. Her­nanik berriz, baja garran­tzitsua izan­go du gaurkoan; Igor Genua Espainiako selek­zio­arekin baitago Kenian, Nai­robi Safara Sevensean. Ikus­kizuna ziurtatua izango du beraz, 12:00etan Landarera gerturatzen denak.

Bi taldeetako jokalari ugari, gaurko partiduan
Hernani 50garren urteurrena ari da ospatzen, eta azken txu­pinazo gisa, festa girorik ez da falta asteburuan. Bar­tze­lo­na­ko harrobiko talde ugari gon­bi­datu dituzte asteburu pasa. Atzo esaterako, to­pa­ke­ta-tor­neoa jokatu zuten. Hernanik azaldu moduan, antzeko filo­so­fia duten bi talde dira, ha­rrobia asko neurtzen dutenak. Kate­goria guztietan neurtu zituzten indarrak, eta kirola eta lehiaz gain, harreman ona eta festa giroa nagusitu ziren. Gaur, Landaren izango dira guztiak, bi taldeak animatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!