Ezintasunen bat dutenen arteko erlazioak, taula gainean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 3a, 02:00

Kaxko bizilagun elkarteak antzerki talde bat gonbidatu du gaur Hernanira; Ezeza­gunok taldeak La verdadera historia de Romeo y Julieta obra antzeztuko du, ilun­tzeko 20:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Obra diber­tigarria, eta aldi berean, kon­prometitua dela azaldu dute antzerki taldeko kideek.

Maitasuna, pasioa eta tragediaz harago
Ezezagunok taldeak inter­pre­tatuko duen obra Romeo y Julieta obraren ego­ki­tza­pen berezi bat izango da. Obra hori maitasuna, pasioa eta tragediarekin lotzen ba­da ere, bestelako gaiak aza­leratuko dituzte gaurkoan.
Julietaren aita nazkatuta dago alaba etxean edu­kitzeaz, eta opari berezi bat egingo dio. Apaiza, berriz, nekatuta dago elkarren kontra dauden familien artean bakea jartzeaz eta Wiliamen amaiera tristeko ipuinekin. Romeo, berriz, maiteminduta eta pozik dago. Guztia nahastuta, istorio korapilatsu eta dibertigarria sortuko da. Eta horrez gain, antzerki talde honek mezu jakin bat emango du, ezintasunen bat dutenen arteko erlazioen inguruan.

Gazteen An­tzer­ki Topaketan, saria
Ezezagunok taldea adimen urritasunen bat duten per­tso­nek osatzen dute, eta Do­nos­tiako Gazteen An­tzer­ki Topaketan saria jaso zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!